2016-10-28

#gamificaMOOC

Gamifikazioari buruzko kurtso batean apuntatu naiz: #gamificamooc, INTEF bidez. Ta zer da gamifikazioa? ba egia esan nik ere ez daukat oso argi, gauza solteak irakurri izan ditut eta interesgarria dirudi, beraz ikasteko aukera paregabea! azalduko dizuet zer den kurtsoa bukatzean.

Berez, duela aste pare bat hasi zen baina aldi berean beste 5 kurtso egiten ari nintzen (bai, ez nago burutik sano!) eta lehenengo baten bat bukatzea hobe zela pentsatu nuen, zeren gainetik begiratu ondoren gamifikazioaren kontu honek nahiko lan emango didala iruditu zait (baina lana en plan positibo eh! pila bat ikasiko deeeet!!!) Total, a tope aritu naiz azken asteetan ta 2 kurtso erabat bukatu ditut (ea tarte bat ateratzen dudan hauei buruz idazteko) ta beste bi ia-ia. 

Eta orain bai, #gamificamooc-ekin hasi naiz :D Arazoa da, beste 3 kurtsotara apuntatu naizela... denak fetxa berdinetan... ez daukat erremediorik! :( Beraz, nahiko atzeratuta noa beste ikaskideekiko baina beno, norberak bere ikasketa erritmo eta moduak ditu ezta? Baina, hau ez da erritmo eta modu onena, hori ziur. Ea guzti honekin eskarmentatzen dudan eta hemendik aurrera gauzak pixkanaka eta estresik gabe egiten ikasten dudan...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina